10 asteko entrenamendu plana
Emakumeei zuzendutako entrenamendu-plan espezifiko bat prestatu dugu, zeharkaldiko probari ahalik eta modu egokienean aurre egiteko. Plan hau deskargatu eta jarraitu dezakezu, zure prestaketa hobetzeko eta egunean esperientzia osoa gozatzeko helburuarekin.
Entrenamendu plana maiatzaren 11n (astelehena) hasiko da, eta 10 asteko iraupena izango du. Denbora horretan, igerilekuko eta itsasoko saioak uztartuz, zeharkaldirako beharrezko egokitzapen fisiko eta teknikoa lantzeko diseinatuta dago. Orain hasten da bidea!
Ur irekietako saio presentzialak
Horrez gain, hiru saio presentzial antolatu ditugu Getariako hondartzan elkarrekin entrenatzeko. Saio hauek aukera bikaina izango dira uretako teknika lantzeko eta talde giroan esperientzia partekatzeko.
Datak:
- Maiatzak 31
- Ekainak 21
- Uztailak 11
Lehentasuna izango dute lehen aldiz parte hartzen duten pertsonek. Plazak geratzen badira, gainerako interesdunei eskainiko zaizkie.
Parte hartzeko, derrigorrezkoa da honako formularioa betetzea:

Emakumeok Mugimenduan ekimenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eskertu nahi dugu, haien lankidetzari esker posible baita emakumeen parte-hartzea eta ikusgarritasuna sustatzeko horrelako ekintzak aurrera eramatea, bereziki ur irekietan.

