Zarautz – Mollarri – Zarautz
Irteera eta helmuga Zarauzko portuan kokatuko dira, eta igerilariek Mollarriraino joan-etorria egin beharko dute igerian, 5.000 metroko distantzia osatuz. Ibilbidea ondoko mapan agertzen den moduan burutu beharko da, 4 buiak eskuinetara utziaz.
Igerilariaren poltsa jasotzeko zein dortsalaren markaketa egiteko gunea Zarauzko Munoa plaza izango da, beheko mapan ikusi dezakezue plaza honen kokapena. Kontsigna ere bertan kokatuko da.
- Eguna: Larunbata, uztailaren 18
- Ordua: 10:00
- Distantzia: 5.000 m
- Partaide kopurura: 400 partaide
- Irteera: Zarauzko portua
- Helmuga: Zarauzko portua

