Prestatu
Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia
Jarraian, Getaria-Zarautz zeharkaldia nola prestatu azaltzen duen gida aurkezten dizuegu.
Alex Ojanguren igerilaria eta Zarautz Balea Igeriketa Taldeko entrenatzailea da eta Ana Vega Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian eskarmentu handiko igerilaria. Bideo hauen bitartez, igerileku eta itsasoko entrenamenduekin nola hasi adierazten digute euren esperientziatik abiatuta.
Honekin batera, proba egunaren garapenaren ikuspegi praktikoa erakusten duen azalpen bideo bat ere badago.
Presta zaitez zure helburuak lortzeko Getaria Zarautz Itsas Zeharkaldian!
1.
Igerilekuko prestaketa
Igerilekuan entrenatzearen alderdi garrantzitsuena da ahalik eta metro gehien egitea. Entrenamenduak ondo pasatzeko helburuarekin antolatuko ditugu, izan ere, prozesua luzea da eta horretaz gozatzea ere garrantzitsua da.
Entrenamendu saio bakoitzean hobekuntza bilatuko dugu, eta ez dugu fisikoki prest gaudena baino esfortzu handiagorik egingo. Hauek disfrutatzeko bait dira eta ez sufrimendu momentua izateko. Igerilekuko entrenamenduek psikologikoki lagunduko digute itsasoan sartzen garenerako.
Alex Ojangurenek igerilekuko entrenamendua egiteko aholkuak eman dizkigu.
2.
Itsasoan prestatzea
Prestaketa hau ekainaren hasieran hasi beharko genuke, baina ura hotz egongo dela jakin behar dugu. Lehen entrenamendu eguna sentsazioak izateko da eta gure burua egoera horretan gehiago ezagutzeko. Erabili behar duzun materiala buia eta kolore biziko txano bat dira baina kontuan izan zeharkaldiaren egunean ez duzula halako ezer beharko; buia ez da beharrezkoa eta txanoa antolakuntzak emango dizu.
Itsasoan geroz eta entrenamendu gehiago egin, geroz eta erosotasun handiagoa lortuko dugu. Egokia litzateke Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldiaren egunerako ibilbidearen distantzia lau bat aldiz egin izana.
Itsasotik gertu bizitzeko pribilegioa baduzu, entrenatu astean bitan gorputza girotzeko eta orientaziorako. Gertutasunik ez baduzu, itsasora behin edo bitan sartzea gomendatzen dizugu, progresio hori lortzeko.
3.
Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldiaren eguna
Zure lehen zeharkaldia bada, normala da proba egunean zalantzak izatea baina prestakuntza ona egin baduzu, egunaz gozatuko duzu. Jende askorekin partekatuko duzun jardunaldia izango da; gure inguruan dagoen 3.000 igerilari baino gehiagoko zeharkaldi bakarra da. Helmuga momentua nabarmendu nahi dugu; milaka pertsona batera igeri eginez sortzen den irudi-ikuskizunaren parte sentituko zara.
Zeharkaldirako bidea polita izan bada, proba eguna hare eta politagoa izango da. Asko gozatuko duzun bizipen pertsonal handia izango da.
4.
Adituen aholkuak
Candela Sánchez eta Ruben Van Gool izan ziren Getaria-Zarautz Zeharkaldiaren 51. edizioko irabazleak. Nola gogoratzen dute euren lehen aldia, eta zer aholku emango lioteke lehen zeharkaldia duten norbaiti?
Gogoratu 12 aholku hauek
Jarraian, Getaria-Zarautz Zeharkaldiaren 52. edizioan bizipen borobila izateko, sinpleak baina garrantzi handikoak diren aholkuak zehazten dizkizuegu.
3
Orientatzen ikasi
Igeri egiteko garaian ere ezberdina da igerilekuan edo itsasoan egin. Itsasoan ez dugu beheko marra urdinik aurkituko, beraz, soberako metroak egin ez ditzagun, ezinbestekoa da igeri zuzen egiten ikastea. Horretarako, 6, 8 edo gehienez 10 besakadaro, burua atera eta aurrerantz begiratu beharko dugu.
4
Ondo antolatu
Iritsi Zarautzera denborarekin eta proba aurreko estutasunak eta presak saihestu. Antolatu materiala. Zarautzen ahalik eta objetu pertsonal gehien uztea gomendatzen dizugu, eta, Getariara bakarrik eramatea: bainujantzia, txankletak, gainetik jartzeko kamiseta bat eta emango zaizun txanoa. Jasoko duzun gerilariaren poltsa erabil dezakezu gauzak sartzeko. Ez eraman balio handiko gauzik.
5
Itsasoaren egoerari erreparatu eta lasai egon
Egunaren arabera itsasoa erabat ezberdina izan daiteke. Ez larritu itsaso zakar baten aurrean. Segurtasuna une oro egongo da bermatuta. Hala ez balitz, antolakuntzak ez luke probarekin aurrera jarraituko. Itsaso barea izanez gero, ez luke bestelako arazorik egon behar. Itsaso zakarra egonez gero, betaurrekoak ondo estutzea komeni da, igerilekuan baino zertxobait gehiago. Jendeak betaurrekoak galdu ohi ditu itsasoan, urertzera iristerakoan batez ere, olatuen indarra dela eta.
6
Hidratatu
Ordu asko dira norberaren gauzak Munoa plazan uzten ditugunetik uretara sartzen garen arte. Gainean ur botila bat eraman eta hidratatu sarri, lasterketan zehar eskertuko dugu, zer esanik ez eguzkiak jotzen badu. Jateko zerbait ere eraman dezakegu, eta janzteko zerbait, kamiseta edo jertseren bat, hotza egiten badu.
7
Ateratzeko presarik ez izan
Urduritasun handieneko unea irteerakoa da zalantzarik gabe. Txistua entzun eta 5-10 segundo itxaron atera arte. Honek zenbait ukondokada, ostikada eta gerta litezkeen tragoak saihesten lagunduko digu. Lasai atera eta nork bere tokia bilatu irteeran, karrera osoan zehar erosoago joango gara hasierako denbora hori hartuta.
9
Erreferentziak hartu
Hiru erreferentzi nagusi izango ditugu ibilbide osoan zehar: Getaria-Zarautz errepideko hiru tunelak. Bide onetik goazela ziurtatzeko tunel bakoitza 100 bat metro eskuinetara utzi beharko dugu. Hirugarrena pasa ostean helmuga ikusten hasiko gara, azken txanpa, estutu eta segi zuzen arkurantz.
10
Olatuak aprobetxatu
Egunaren arabera itsasoa erabat ezberdina izan daiteke. Ez larritu itsaso zakar baten aurrean. Segurtasuna une oro egongo da bermatuta. Hala ez balitz, antolakuntzak ez luke probarekin aurrera jarraituko. Itsaso barea izanez gero, ez luke bestelako arazorik egon behar. Itsaso zakarra egonez gero, betaurrekoak ondo estutzea komeni da, igerilekuan baino zertxobait gehiago. Jendeak betaurrekoak galdu ohi ditu itsasoan, urertzera iristerakoan batez ere, olatuen indarra dela eta.
12
Egunaz disfrutatu
Gauza guztien gainetik, disfrutatzeko eguna da. Igeri egiteaz disfrutatu, bideaz, Getaria eta Zarautz arteko parajeaz, bukaerako festaz, animatzen egongo den jende zaparradaz, helmuga zeharkatzeko momentuaz… Festa-giroan murgildu. Antolakuntzak bere eskuan dagoen guztia egingo du hala izan dadin, igerilariek eguna disfrutatu dezazuen.
![]()











