Uztailaren 24 / larunbata
Zarautz – Mollarri – Zarautz
Irteera eta helmuga Zarauzko portuan kokatuko dira, eta igerilariek Mollarriraino joan-etorria egin beharko dute igerian, 5.000 metroko distantzia osatuz. Ibilbidea ondoko mapan agertzen den moduan burutu beharko da, 4 buiak eskuinetara utziaz.
Igerilariaren poltsa jasotzeko zein dortsalaren markaketa egiteko gunea Zarauzko Munoa plaza izango da, beheko mapan ikusi dezakezue plaza honen kokapena. Kontsigna ere bertan kokatuko da.
- Distantzia: 5.000 m
- Partaide kopurura: 400 partaide
- Irteera: Zarauzko portua
- Helmuga: Zarauzko portua
Uztailaren 25 / igandea
Getaria-Zarautz
Itsas zeharkaldia Getariako portuan hasiko da eta Zarauzko hondartzan amaitu, Munoa plazaren parean. Guztira 2.850 metroko distantzia.
Igerilariaren poltsa jasotzeko zein dortsalaren markaketa egiteko gunea Zarauzko Munoa plaza izango da, beheko mapan ikusi dezakezue plaza honen kokapena. Kontsigna ere bertan kokatuko da.
- Distantzia: 2.850 m.
- Partaide kopurura: 3.300 partaide
- Irteera: Zarauzko portua
- Helmuga: Zarauzko hondartza, Munoa Plazaren parean
Getaria –Zarautz gazteak
Gazteen itsas zeharkaldiak bi ibilbide izango ditu. Alde batetik, 400 metroko ibilbidea dago, Zarauzko portutik Munoa plazara, eta bestetik, 800 metroko ibilbidea, Zarauzko hondartzatik hasi eta itsaso barrena joanaz triangelu bat osatu eta buelta hondartzara.
- Distantzia: 400m / 800m
- Partaide kopurua: 250 partaide (bi proben batura)
- Irteera: Zarauzko portua (bi probetan)
- Helmuga: Zarauzko portua (bi probetan)



