Araudia

  1. Getaria-Zarautz eta Zarautz-Mollarri-Zarautz itsas zeharkaldietan parte hartzeko izen-ematea irekia izango da, eta ez da beharrezkoa izango federazio-lizentzia izatea.
  2. Proba bakoitzean gehieneko parte-hartzaile kopurua honako hau izango da: Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian, 3.300 parte-hartzaile; GZ Itsas Zeharkaldian, 250 parte-hartzaile (bi proben artean); eta Zarautz-Mollarri-Zarautz itsas zeharkaldian, 400 parte-hartzaile.
  3. 2013an jaiotako parte-hartzaileek edozein zeharkalditan parte hartu ahal izango dute, norberaren edo, hala badagokio, haien arduradunen erabakiaren arabera. Hala ere, parte-hartzaileei eta haien arduradunei eskatzen zaie erabaki hori hartzeko kirol-irizpideak eta norberaren gaitasun fisikoa kontuan har ditzatela.
  4. Aurreko 54 edizioetako bat irabazi duten edo aurreko edizio guztietan parte hartu duten igerilarientzat izen-ematea doakoa da.
  5. Izen-emateak agortu ondoren, igerilariek itxaron-zerrendan izena emateko edo inskripzioaren titularra aldatzeko aukera izango dute. Bi kudeaketak egiteko azken eguna uztailaren 5a izango da. Titular-aldaketak 5 euroko kostua izango du.
  6. Proba bakoitzak bere igerilari-gida izango du. Parte-hartzaile guztiek gida irakurri eta bertan jasotako araudia ezagutu beharko dute proba hasi aurretik.
  1. Parte-hartzaile bakoitzak esleitutako irteera-kaxa errespetatu beharko du. Irteera-kaxa ez errespetatzea arau-hauste larritzat joko da, eta dagokion zehapena ezarri ahal izango da.
  2. Debekatuta dago honako material hau erabiltzea: aletak, snorkel-hodiak, eskumuturrekoak, lepokoak eta antzeko beste edozein osagarri.
  3. Erlojuaren erabilera baimenduta dago proban zehar.
  4. Proba guztietan, nahitaezkoa izango da dortsalaren zenbakia sorbaldan eta omoplatoan markatuta eramatea.
  5. Gogoratu itsasoa guztiona dela. Horregatik, parte-hartzaile guztiek itsas ingurunea errespetatu beharko dute, eta espazioa modu egokian eta arduratsuan erabili.
  6. Itsasoaren egoerak probaren segurtasuna bermatzea eragozten badu, antolakuntzak proba bertan behera uzteko eskubidea izango du. Proba bertan behera utziz gero, ez da izen-ematearen zenbatekoa itzuliko.
  7. Antolakuntzak beharrezkotzat jotzen dituen zigorrak ezarri ahal izango ditu, frogatutako edozein irregulartasunen aurrean, bai egiaztatutako denboren ingurukoetan, bai beste edozein arlotan.

Jarrai gaitzazu