Zarautz – Ubiri – Zarautz
Irteera eta helmuga Zarauzko hondartzan kokatuko dira, eta igerilariek Ubirirainoko (Zarauztik Getariarako errepidean bigarren eta hirugarren tunelen arteko guneraino) joan-etorria egin beharko dute igerian, 3.000 metroko distantzia osatuz. Ibilbidea buiak ezkerretara utziaz burutu beharko da, hondartzara iritsi baino lehenagoko buia ezik, hau eskuinera utzi beharko delarik (ikus ibilbidea beheko irudian).
Aurten igerilariaren poltsa jasotzeko eta dortsalaren markaketa egiteko gunea Zarauzko Belauntzaran Plaza izango da, beheko mapan ikusi dezakezue plaza honen kokapena. Kontsigna hondartzako pasealekuan kokatuko da, eta irteera gunea ondarretan, bi gune hauek Belauntzaran Plazaren parean kokatuko dira.
Proba aldatu egin da aurtengo ediziorako, parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta covid-19ko araudia uneoro errespetatzeko.
Eguna:
Igandea, uztailaren 25a
Ordua:
9:00
Distantzia:
3.000 m
Kopurua:
1.500 igerilari
Irteera:
Zarauzko hondartza. Zarauzko Belauntzaran plazaren parean (Duke-Enea).
Helmuga:
Zarauzko hondartza. Zarauzko Belauntzaran plazaren parean (Duke-Enea).
Igerilariaren poltsa jasotzea
IGERILARIAREN POLTSA JASOTZEA
Uztailak 23 ostirala
16:00-20:00
Uztailak 24 larunbata
10:00-20:00
*Uztailak 25 igandea 7:30-8:00
Lekua:
Belauntzaran plaza (Duke-Enea), Zarautz
* Inskripzioa egiteko orduan zerbitzu hori kontratatu duten pertsonek soilik jaso ahal izango dute poltsa proben egunean bertan.
Uztailak 25 igandea
EGITARAUA ETA COVID-19 PROTOKOLOA:
Igerilariaren gida irakurri lasterketa hasi baino lehen.
MARKAKETA ETA ORDUTEGIA:
Lekua:
Belauntzaran plaza (Duke-Enea), informazio-puntua
Dortsalak | 2. zonan (planoa) sartzeko ordutegia |
Lasterketako irteera ordua |
1-250 | 8:30 | 9:00 |
251-500 | 8:40 | 9:10 |
501-750 | 8:50 | 9:20 |
751-1000 | 9:00 | 9:30 |
1001-1250 | 9:10 | 9:40 |
PROBAREN HASIERA ETA IBILBIDEA
Ordua:
9:00
Lekua:
Zarauzko hondartza, Belauntzaran plazaren parean (Duke-Enea)
SARI BANAKETA
Ordua:
11:30
Lekua:
Belauntzaran plaza (Duke-Enea), Zarautz