Oroigarriak

1.       IGERILARIAREN POLTSA: Uztailaren 20 ta 21ean goizeko 10:30tik 13:00tara eta arratsaldeko 17:00tik 20:30tara Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian. (Nortasun agiria aurkeztea derrigorrezkoa) Ekitaldiaren egunean EZ da “Igerilariaren Poltsarik” banatuko.

“Igerilariaren poltsan” zuen dortsal-zenbakidun pegatina bat aurkituko duzue. Probaren egunean  “igerilariaren poltsan” bertan edo zuek emandako motxilan sartu beharko dituzue gauza guztiak. Kontsigna erabiltzeko motxilak pegatina jarrita izan behar du. Getariako kontsignan txapel kolore bakoitza furgoneta bat izango du esleiturik bere txapel koloreko globoarekin. Beraz, “plastikozko poltsa” desagertu egiten da!

2.       DORTSALAK ETA TALDEAK: 1. TALDEA (URREA): Sub 40 min 2. TALDEA (BELTZA): 40-45 min 3. TALDEA (BERDEA): 45-50 min 4. TALDEA (TXURIA): 50-55 min 5. TALDEA (URDINA): 55-65 min 6. TALDEA (HORIA), 7. TALDEA (ARROSA) eta 8. TALDEA (MOREA): +65 min edo partaide berriak. [ Dortsalak ]

3.       AUTOBUSA: Antolakuntza EZ da igerilaria Getariako irteerara garaiz iristearen arduradun egiten, autobus zerbitzu bat egongo da horretarako, baina hori ere ez da arduradun egingo igerilaria orduan iristean. Horregatik, Getariara oinez joatea proposatzen dizuegu, hori bai, eguraldia lagun bada.

Autobusak 09:00etan hasi eta 11:30etan bukatuko dira!!

4.       KONTSIGNA: Partehartzaile guztiek arropazaindegi zerbitzua izango dute bai Getarian (irteeran) eta bai Zarautzen (Munoan). Getariara BEHARRREZKOA dena bakarrik eramatea eskertuko genuke eta are gehiago eguraldi ona egingo balu. Zarautzen (MUNOA) * Utzi:9:00tatik 11:30tara *Jaso: 12:30tatik-15:30tara Getarian: * Utzi:10:45tatik 12:00tara.  GOGORATU:  motxilan GUZTIA sartu eta poltsarekin batera banatzen dugun dortsalan pegatina erabili.

5.       Igerilari guztiek SORBALDETAN eraman behar duzue idatzita dorsalaren zenbakia. EGUNEAN BERTAN aukera izango duzue Munoan, arropazaindegian edo autobusera sartzerakoan idazteko.

6.      Ekitaldiaren PLANOAK  eskuragarri dituzue. [Ekitaldiaren guneak] DORTSAL BANAKETAREN EGUNETAN ere ikusgai izango dituzue.

7.       IRTEERAK: 1. Taldea 11:30  |  2. Taldea 11:35 |  3. Taldea 11:40 |  4. Taldea 11:50 |  5. Taldea 12:00 |  6. Taldea 12:10 | 7. Taldea 12:20 | 8. Taldea 12:30