Izen-emateak eta itxarote zerrenda itxita #Gz2015

Maiatzaren 1ean, eguerdiko 12.00etan, datorren uztailaren 26an ospatuko den Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldiko izen emateak ireki ziren. 24 ordutan, izen emateak itxi egin ziren 1.800 partehartzaile kupora iritsi zelako. Ondoren, itxarote zerrenda ireki zen eta beste 24 ordutan, itxi egin behar izan zen.

ITXAROTE ZERRENDA

Datozen asteetan, izen emate guztiak kudeatuko dira eta ondoren itxarote zerrendako jendeari deituko zaio inskripzioa bukatu eta onartua dela estateko. Itxarote zerrendan egoteak ez du suposatzen proban onartua dagoenik. Itxarote zerrenda inskribatu ordenaren arabera kudeatuko da.

Uztaialaren 6arte itxarote zerrenda kudeatuko da eta ondoren zerrenda hau ez da kontuan hartuko eta behin- betiko inskribatuen zerrenda aterako da.

 

Antolakuntzatik asko sentitzen dugu eskaera guztiei ezin ardura hartu izana.

 

Mila esker.