Itxarote zerrenda eta taldeak

Kaixo !!

Aurten ospatuko den 48. ekitaldian izena eman duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Iada 3000 partaideko zifrara iritxi garenez, izen-ematea itxi egin dugu. Ondorioz itxarote zerrenda bat ireki dugu oraindik interesa eduki dezakezuenontzat.

Osatuko diren taldeei buruzko albisteen zain zaudetela badakigunez, hauek ahalik eta homogeneoenak izan daitezen denborak egiaztatzen ari gara. Aurten, arlo honetan hobetu asmoz, segurtasuna bermatzeko irizpideak aldatzea erabaki dugu. Horretarako, talde berri bat sortu dugu (40 min-tik behera) eta gainontzekoak 450 partaidez osatuta egongo dira gutxi-gora-behera, lehengo urteko irizpideak mantenduz.

Dena den, sentitzen dugu taldeen antolaketa berria dela eta aurreko urteko emaitzak kontuan hartuta, beste irteera talde bat sortatzen bazaizue.

Hurren arte.