Galdera Ohikoenak.

¿Galderak dituzu? Argitu zalantza guztiak

Zein egunetan ospatuko da itsas zeharkaldia? Eta ze ordutan?
  • Zarautz Getaria Zarautz (ZGZ) uztailaren 20an ospatuko da, arratsaldeko 18:00etan.
  • Getaria Zarautz (GZ) uztailaren 21ean ospatuko da. Goizeko 10:00etan infantil zeharkaldia eta 11:30etan absolutua.
Zer egin behar dut izena emateko?

Izen-emateak www.kronoak.com web orriaren bidez egingo dira (rockthesport plataforma). Ez da itxaron zerrendarik egongo.

Nola jakin dezaket izen ematea zuzen osatua dagoela?

Rockthesport web orrian ikusi dezakezu zure inskripzioaren egoera.

Zer gertatzen da behin izena emanda dudanean ezin badut parte hartu lesio bat edo beste arrazoi bat dela eta?

Lesioagatik edo beste pisuzko arrazoiren bategatik ezin badu parte hartu eta izen- ematea ezeztatu nahi bada, 10 €- tako erretentzioa izango du prezioaren gainean. Inskripzioko lehenengo epearen barnean izanez gero ez da 10€-ko retentzioa egingo.

Ezeztapena egiteko epe muga ekainaren 30a da eta prozesu hauetarako antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko da. Azken orduko baja bada (uztailaren 1aren ondoren) baja onartuko da baino ez da inskripzioko ordainketa bueltatuko. Hala ere, igerilariaren poltsa jasotzeko eskubide osoa izango du partaideak itsas zeharkaldiko aste bukaeran kiroldegira gerturatuz. Tramite hauetarako antolakuntzarekin jarri beharko zara harremanetan info@travesiagetariazarautz.com–en bidez.

Dortsal trukaketa egin daiteke?

Parte-hartzaileen arteko aldaketa ez da posible izango. Inskripzioak zorrozki pertsonalak eta transferiezinak dira, eta ezingo du erabili izenematea egin ez duen beste batek. Edozeinek bere plaza beste norbaiti transferitzen badio, ekitaldian istripu baten kasuan edo honek gauzatu ditzakeenen aurrean  zuzenean arduradun izango da. Egoera honetan, antolakuntza ez da arduradun izango istripu bat gertatu ezkero. Antolakuntzak parte-hartzaileen artean bata besteari dortsala ematen edo onartzen diola ikusten badu, zigorra jartzeko eskubide erreserba izango du.

Non jaso dezaket ‘Igerilariaren Poltsa’: txanoa, txipa, kamiseta,etab.?

Uztailaren 20an goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:30era banatuko da Munoa plazan. Uztailak 21ean EZ da igerilariaren poltsarik banatuko. 

Antolakuntzak “Igerilariaren Poltsa” (txipa, txanoa, kamiseta, etab) postaz bidaltzeko zerbitzua emango du aukeran, proba eguna baino lehenago bere esku izan dezan. Zerbitzu honek 5€-tako gehigarria izango du inskripzioaren prezioan eta inskripzioa egiterako garaian erosi beharko da. Gogoratu, izen emateen azkeneko epean (uztaila) zerbitzu hau ez dela egongo. Zerbitzua hautatu duzuenok uztaileko lehenengo hamabostaldian izango duzue zuen igerilariaren poltsa

Nortasun agiria aurkeztea derrigorrezkoa izango da “Igerilariaren Poltsa” jasotzeko. Pertsonalki jaso ezin bada, NAN fotokopiarekin jaso ahalko da parte hartzailearen dortsala. Transferentzi ziurtagiria aurkeztea aholkatzen da gauza azkarrago joan dadin.

Nola joan naiteke irteerara?

Parte-hartzaile bakoitzaren ardura da irteera tokira garaiz iristea eta ez antolakuntzarena. Antolakuntzak autobus zerbitzua jarriko du (aukeran) Getariako irteera puntura joateko. Autobusak 09:00etan hasiko dira eta 11:30ean bukatuko dira.

Non utzi ditzaket nire gauzak Getariara joan aurretik?

Parte-hartzaile guztiek arropa-zaindegi zerbitzua izango dute bai Getarian,baita Zarautzen ere. “Igerilariaren Poltsa” jasotzeko garaian partaide guztiei zinta itsaskor bate mango zaie beraien gauzak sartuko dituzten zorroan ipini ahal izateko. Ondoren zorroa arropa-zaindegian utzi beharko dute. Arropa uzteko eta jasotzeko ordutegia honakoa hau izango da:   

LARUNBATA:

Zarautzen (MUNOA)

*Utzi: 16:00etatik aurrera

*Jaso: 20:30ak baino lehen

IGANDEA:

Zarautzen (MUNOA)

*Utzi: 09:00etatik 11:30etara

*Jaso: 12:30etatik 15:30etara

Getarian:

* Utzi:10:45etatik 12:00etara (Gogoratu irteera / txapel kolore bakoitzak furgoneta bat izango duela esleiturik bere txapel / irteera koloreko globoarekin)

Non dago kontsigna? Eta parkinak
Neoprenoa erabili daiteke?

Posible al da neoprenoarekin igeri egitea? Neoprenoarekin egiten badut igeri, Espainiako koparako puntuatuko al dut? Erantzuna uraren tenperaturaren araberakoa da, eta arau honek ZGZ zein GZ itsas zeharkaldirako balio du:

  • Uraren temperatura>20ºC: ezin da neoprenoarekin igeri egin, eta bainujantziak lepoan, sorbaldan eta txorkatilan izango ditu muga.
  • Uraren temperatura>18ºC: neoprenoaren erabilera hautazkoa da.
  • Uraren temperatura<18ºC: neoprenoaren erabilera derrigorrezkoa da.

Neoprenoak enborra, bizkarra, sorbalda eta belaunak  guztiz tapatu behar ditu, eta lepoa, sorbalda eta txorkatila izango ditu muga.

Edozein marka zein modeloko neoprenoak daude onartuak, beti ere aipatutako forma errespetatzen badu eta ur tenperatura egokiarekin erabiltzen bada.

 

Galdera gehiago dituzu?

Izena (beharrezkoa)

E-posta (beharrezkoa)

Mezua

Back to Top