Ekitaldi egunerako aholkuak

1.       IGERILARIAREN POLTSA: Ekitaldiaren egunean EZ da “Igerilariaren Poltsarik” banatuko.

2.       DORTSALAK ETA TALDEAK: KOLORE ALDAKETA bat dago taldeen txapeletan, 4. Taldea urdina izango da eta 5. Taldea horia. Lehenengo taldeko DORTSALAK 1001 zenbakitik asten dira, 2. Taldekoak 2001tetik eta irizpide berdina jarraitu beharko litzateke itsas zeharkaldia osatzen duten 6 taldeekin

IRTEERAK: 1. Taldea 11:30  |  2. Taldea 11:40 |  3. Taldea 11:50 |  4. Taldea 12:00 |  5. Taldea 12:10 |  6. Taldea 12:20

3.       AUTOBUSA: Antolakuntza EZ da igerilaria Getariako irteerara garaiz iristearen arduradun egiten, autobus zerbitzu bat egongo da horretarako, baina hori ere ez da arduradun egingo igerilaria orduan iristean. Horregatik, Getariara oinez joatea proposatzen dizuegu, hori bai, eguraldia lagun bada.

Autobusak 09:30etan hasi eta 11:30etan bukatuko dira!!

4.       ARROPAZAINDEGIA: Partehartzaile guztiek arropazaindegi zerbitzua izango dute bai Getarian (irteeran) eta bai Zarautzen (Dukenea). Ordutegia araudian duzue. Getariara BEHARRREZKOA dena bakarrik eramatea eskertuko genuke eta are gehiago eguraldi ona egingo balu. GOGORATU igerilariaren poltsarekin batera banatzen dugun plastikozko poltsan GUZTIA sartzea, Getarian zuen gauzak uzteko modu BAKARRA baita.

5.       Igerilari guztiek SORBALDETAN eraman behar duzue idatzita dorsalaren zenbakia. EGUNEAN BERTAN aukera izango duzue Munoan, arropazaindegian edo autobusera sartzerakoan idazteko.

6.      Hurrengo egunetan ekitaldiaren PLANOAK izango dituzue eskuragarri itsas zeharkaldiko webgunean, sare sozialetan eta DORTSAL BANAKETAREN EGUNETAN.

7.       TXIPA: intzidentzia mahai bat egongo da, bai Zarautzen bai Getarian. TXIPAREN ITZULPENAK, itsas zeharkaldian ez bazenuke parte hartuko eta alokairuko txipik edukiko bazenu, KORREO BIDEZ BIDALI honako helbidera: Zarautz Balea Igeriketa K.E. Araba,20 20.800 Zarautz