Uztailak 23, igandea
Autobus zerbitzua Zarautza igerilari eta herritar ororentzat
Zerbitzua: La Pamplonesa autobusak
Zarauzko Munoa Plazan izango den elkargunera partaide zein ikusleak bertaratu ahal izateko, antolakuntzatik autobus zerbitzu bat jarri da martxan.
Autobusak igande goizean irtengo dira 4 hiriburu hauetatik, Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz eta Iruña, eta Zarauzko Munoa plazara goizeko 09:00ak aldera iritsiko dira. Bueltako autobusak, Munoa Plazatik irtengo dira arratsaldeko 18:00etan.
Autobusak ez du geldialdirik egingo, zerbitzu zuzena da. Pertsona bakoitzak plaza kopuru mugagabea erosi ahal izango du, eta erosketa zeharkaldiko izen-ematearekin batera egin behar da (ez da itzulketarik onartzen).
Gogoratu partaideek zein laguntzaileek erabili dezaketela zerbitzu hau.
BILBO: 13€/pertsonako
(prezio bakarra erabiltzaile guztientzako)
- 7:30ean irteera Bilbotik (Arte Ederren pareko autobus geltokitik, Museo Plaza, 3) – Zarautza (iritsi 09:00ak aldera) Munoa Plaza.
- 18:00etan irteera Zarauztik (Munoa Plaza) Bilbora (Arte Ederren pareko autobus geltokitik, Museo Plaza, 3).
PAMPLONA – IRUÑA: 13€/pertsonako
(prezio bakarra erabiltzaile guztientzako)
- 7:30ean irteera Iruñetik (Juan XXIII plazan, autobus geltokia) – Zarautza (iritsi 09:00ak aldera) Munoa Plaza.
- 18:00etan irteera Zarauztik (Munoa Plaza) Iruñera (Juan XXIII plazan, autobus geltokia).
VITORIA – GASTEIZ: 13€/pertsonako
(prezio bakarra erabiltzaile guztientzako)
- 07:30ean irteera Vitoria-Gasteiztik (autobus geltokitik) – Zarautza (iritsi 09:00ak aldera) Munoa Plaza.
- 18:00etan irteera Zarauztik (Munoa Plaza) Gasteiza (autobus geltokia).
DONOSTIA – SAN SEBASTIÁN: 13€/pertsonako
(prezio bakarra erabiltzaile guztientzako)
- 08:30ean irteera Donostiatik (Illumbe zezen plazako aparkalekutik) – Zarautza (iritsi 09:00ak aldera) Munoa Plaza
- 18:00etan irteera Zarauztik (Munoa Plaza) Donostiara (Illumbe zezen plazako aparkalekura)