Aurtengo taldeak eta irizpideak

Kaixo!!

Aurtengo taldeak eta irizpideak honako hauek dira:

1. TALDEA (URREA): Sub 40 min

2. TALDEA (BELTZA): 40-45 min

3. TALDEA (BERDEA): 45-50 min

4. TALDEA (TXURIA): 50-55 min

5. TALDEA (URDINA): 55-65 min

6. TALDEA (HORIA), 7. TALDEA (ARROSA) eta 8. TALDEA (MOREA): +65 min edo partaide berriak.

Aurreratu genuen bezala lehengo urteko irizpideak aldatu dira.

Segurtasuna oinarri hartuta, taldeak gehienez 450 igerilariz osatuko dira, frogaren kalitatea bermatuz eta irterako arazoak murrizteko helburu nagusiarekin.

Irizpide berri honi jarraipen bat eman nahi zaio hurrengo edizioetan, hortaz, espero dugu talde antolaketa mantentzea hurrengo GZ itsas zeharkaldietan.

Bakoitzari egokitu zaion dortsala eta taldea aste honetan argitaratuko dugu eta akats nabarmen bat ikusiz gero info@travesiagetariazarautz.com -era idatzi arazorik gabe, aztertuko dugu.

Azkenik, irizpide hauekin zuen lehengo urteko helburua kalteturik izan duzuenei barkamena eskatzen dizuegu.

Ulertu duzuelakoan,

Laster arte!