ANTOLAKUNTZAREN OHARRA (Deskalifikatuak)

2015eko Uztailaren 26an, Gipuzkoako Igeriketako Federazioko epaileek XLV Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian deskalifikatu zituzten igerilariei zuzendua.

 

Lehenik eta behin, proban gertaturikoa zehaztu beharrrean gaude bere osotasunean; amaitu zuten 1650 igerilarietatik, 29 deskalifikatuak izan izan, hau da, %1,76.
Guzti horietatik, 8 Gurutz Gorriko uretako motorren laguntzaz iristeagatik izan ziren deskalifikatuak.
6 igerilari atera behar ez ziren taldean irteteagatik izan ziren deskalifikatuak.
2 igerilari bainujantzi bikoitza erabiltzeagatik deskalifikatuak izan ziren, beste bat neoprenozko trajea erabiltzeagatik eta azkeneko bat, beste baten ordez igeri egiteagatik.
Gainontzeko 11ak, beso bakar batean dortsal zenbakia eramateagatik izan ziren deskalifikatuak (%0,67).
Antolakuntzak azkeneko deskalifikatu hauen azalpen bat egin nahi du:
Araudiaren arabera deskalifikatuak izan ziren igerilariak legez egoki deskalifikatu ziren. Gipuzkoako Igeriketa Federazioaren Distantzi Luzeetako araudian (4. Artikulua) dioen moduan; igerilaria derrigorrez bere dortsal zenbakia bi besoetan markatuta eraman behar duela dio.
Aurtengo edizioan, trabesiaren zerbitzuak hobetzeko asmotan, “kalkamonia” sistema berria ezarri nahi izan da. Sistema berri guztiak bezala, “arazoak” sortu dizkigu; dortsal batzuk falta, dortsal bakarrak, etab.
Onartu beharrean gaude, antolakuntzaren arazo bat izan dela eta ez igerilariaren, hori dela eta, Federazioko epaileen batzordeari deskalifikazio hauek berriz aztertzeko eskatu diogu igerilarien alde.
Honekin batera, nahaste-borraste honetan sartuta egon diren igerilari guztiei barkamena eskatzen diegu.