Alex Ojanguren eta Irati Mendia nagusi izan dira.

Alex Ojanguren (CD.Fortuna) eta Irati Mendia (CN. Bidasoa XXI.) nagusi izan dira 45. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian. Ojangurenen denbora 34:38 izan da Munoako helmugan eta Mendiaren denbora 35:32-koa, eta sailkapen nagusian 11. izan da.

Lehenengo Zarauztar gizonezkoa, Balea Taldeako, Asier Etxabe izan da 15. postuan (36.59) eta lehenengo emakumezko zarauztarra Nerea Murua izan da 40.21 denborarekin.

picture

 

11 [320x200]

Irabazleak. Irati eta Alex

 

Infantilak

Mutiletan Unai Arruabarrena (CD. Bidasoa XXI.)  nagusitu da, 13:28 denborarekin. Nesketan lehen postua Urbat Igeri Taldeko Maite Barruetabeña izan da (15:15) . Lehenengo zarauztarra eta 5. sailkapen orokorrean, Baleako Taldeko, Ander Zendoia (14:33) izan da. Leheneno zarauztar emakumezkoa Baleako June Zabala izan da (17.06).

 

1 [320x200]