12 aholku

Getaria-Zarautz Zeharkaldiaz ahalik eta gehien gozatzeko 12 aholku

Jarraian, Getaria-Zarautz Zeharkaldiaren 51. edizioan bizipen borobila izateko, sinpleak baina garrantzi handikoak diren aholkuak zehazten dizkizuegu.

Zuen aholku orokorrak

Irteera aurretik

1

Etxeko lanak eginda etorri

Aurretik prestatu beharreko lehiaketa da. Astean bitan edo hirutan igerilekuan 2000-3000 metroko saioak egitea komeni da, azkeneko hiru hilabeteetan zehar, gutxienez. Geroz eta prestatuago, orduan eta aukera gehiago zeharkaldiaz disfrutatzeko.

2

Itsasora moldatu

Itsasora ohitzen joatea komeni da, haren tenperatura eta baldintzak ezagutzen. Igerilekuarekiko oso ezberdinak izan daitezke, beraz, ezusteko egoera asko ekidin ditzakegu. Uda hasiera garai egokia da horretan hasteko.

3

Orientatzen ikasi

Igeri egiteko garaian ere ezberdina da igerilekuan edo itsasoan egin. Itsasoan ez dugu beheko marra urdinik aurkituko, beraz, soberako metroak egin ez ditzagun, ezinbestekoa da igeri zuzen egiten ikastea. Horretarako, 6, 8 edo gehienez 10 besakadaro, burua atera eta aurrerantz begiratu beharko dugu.

4

Zarautzera garaiz iritsi

Proba aurreko estutasunak eta presak saihestu. Zeharkaldia goiz-goizetik hasten dela kontuan izan. Aurretik dena prest eduki, ondo gosaldu eta Zarautza garaiz iritsi. Estutasunak eragindako nekea gero igerian sufritu ohi da.

5

Itsasoaren egoerari erreparatu eta lasai egon

Egunaren arabera itsasoa erabat ezberdina izan daiteke. Ez larritu itsaso zakar baten aurrean. Segurtasuna une oro egongo da bermatuta. Hala ez balitz, antolakuntzak ez luke probarekin aurrera jarraituko. Itsaso barea izanez gero, ez luke bestelako arazorik egon behar. Itsaso zakarra egonez gero, betaurrekoak ondo estutzea komeni da, igerilekuan baino zertxobait gehiago. Jendeak betaurrekoak galdu ohi ditu itsasoan, urertzera iristerakoan batez ere, olatuen indarra dela eta.

6

Hidratatu

Ordu asko dira norberaren gauzak Munoa plazan uzten ditugunetik uretara sartzen garen arte. Gainean ur botila bat eraman eta hidratatu sarri, lasterketan zehar eskertuko dugu, zer esanik ez eguzkiak jotzen badu. Jateko zerbait ere eraman dezakegu, eta janzteko zerbait, kamiseta edo jertseren bat, hotza egiten badu.

Zuen aholkuak

Proban zehar

7

Ateratzeko presarik ez izan

Urduritasun handieneko unea irteerakoa da zalantzarik gabe. Txistua entzun eta 5-10 segundo itxaron atera arte. Honek zenbait ukondokada, ostikada eta gerta litezkeen tragoak saihesten lagunduko digu. Lasai atera eta nork bere tokia bilatu irteeran, karrera osoan zehar erosoago joango gara hasierako denbora hori hartuta.

8

Indarrak gorde

Lasai atera, sentsazioak probatzen joan, erritmoa bilatzen, eroso, momentua iritsitakoan estutu eta ez ahitzeko.

9

Erreferentziak hartu

Hiru erreferentzi nagusi izango ditugu ibilbide osoan zehar: Getaria-Zarautz errepideko hiru tunelak. Bide onetik goazela ziurtatzeko tunel bakoitza 100 bat metro eskuinetara utzi beharko dugu. Hirugarrena pasa ostean helmuga ikusten hasiko gara, azken txanpa, estutu eta segi zuzen arkurantz.

10

Olatuak aprobetxatu

Egunaren arabera itsasoa erabat ezberdina izan daiteke. Ez larritu itsaso zakar baten aurrean. Segurtasuna une oro egongo da bermatuta. Hala ez balitz, antolakuntzak ez luke probarekin aurrera jarraituko. Itsaso barea izanez gero, ez luke bestelako arazorik egon behar. Itsaso zakarra egonez gero, betaurrekoak ondo estutzea komeni da, igerilekuan baino zertxobait gehiago. Jendeak betaurrekoak galdu ohi ditu itsasoan, urertzera iristerakoan batez ere, olatuen indarra dela eta.

Segurtasun gorena

11

Uretan guztiz babestuta

Zeharkaldiko 2.850 metroak edozein ezbeharri aurre egiteko babestuta egongo dira. Gurutze Gorriko zerbitzu bikainaren motor, zodiak eta sorosleek eta, partikularren piragua, paddle, itsasontziek, igerilarien segurtasuna bermatuko dute une oro.

Garrantzitsuena…

12

Egunaz disfrutatu

Gauza guztien gainetik, disfrutatzeko eguna da. Igeri egiteaz disfrutatu, bideaz, Getaria eta Zarautz arteko parajeaz, bukaerako festaz, animatzen egongo den jende zaparradaz, helmuga zeharkatzeko momentuaz… Festa-giroan murgildu. Antolakuntzak bere eskuan dagoen guztia egingo du hala izan dadin, igerilariek eguna disfrutatu dezazuen.

Adituen aholkuak

Jarrai gaitzazu