2400 inskribatu baino gehiago gara!

Kaixo!!!

Dagoeneko 2400 inskribatu baino gehiago gara aurtengo itsas zeharkaldian.
Igande honetan itxiko da lehenengo epe honen izen ematea. Gogoratu nahi dizuegu, segurtasuna eta kalitatezko froga bat bermatzeko, edizio hau 3000 pertsonara mugatua dagoela.
Edizio zoragarri bat izatea espero dugu.

Eskerrik asko zuen konfiantzarengatik.